EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa
"JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.
8. PPko zinegotziari buruzko saioak telebistan jarraitu zituzten 25 milioi teleikusleek abiarazi zituzten mobilizazioak.
Hamasei telesaio berezi, hogeitik gora orduko emanaldiak. Espainiarreek dexente handitu zuten beren ohiko telebista kontsumoa. Udako asteburu batean eta hondartzekin lehian, telebistak BATEZ BESTE LAU ORDU ETA 41 MINUTU izan zituen espainiarrak begira. 15,59etan isilik geratu ziren katea guztiak 60 segunduz eta pantailan lazo urdina besterik ez zen agertzen. Aurrean HAMABI MILIOI EHUN MILA lagun zeuden, beste ordu-eremu batean dauden Kanariar irlak barne (TV1ek 4,6 milioi ikusle; A3k 2,2; T5ek 1,9; autonomi elkarteetako kateek 1,6; TV2k 880.000; Canal Plusek 421.000 eta herri-kateek 272.000). Larunbatean 17,25etan, zinegotzia zaurituta azaldu zela jakin zenean, 224 minutu iraun zuen programa berezia hasi zen TV1ean, bost milioi ikuslerekin egun hartan jarraitzaile gehien izandako saioa bihurtuz. Gehien ikusitako bigarren porgrama TV1eko "Informe Semanal" izan zen 4,6 milioi ikuslerekin.
Sofresen datuetan oinarrituz Zenit Mediak (13) egindako ikerketa baten arabera 25 milioi ikuslek jarraitu zituzten asteburuan gaiari buruz katea ezberdinek egindako emanaldi eta programak. Igandean BATEZ BESTE LAU ORDU ETA 29 MINUTU egon ziren espainiarrak telebistaren aurrean. Oharra: Teleikusle kopuru horien zehaztasuna erabilitako inkesta metodoaren araberakoa da. Baina ez dut uste manifestazioen kasuan bezala manipulatu dituztenik. Izan ere, teleikusle kopuruei buruzko datuek Kapitalarentzat berebiziko garrantzia duten gauzetan eragiten baitute: publizitatean xahututako milaka milioi pezetetan alegia. Eta jatekoekin ezin txorakeriatan ibili. Honela bada, telebistek mobilizatu zuten jendea. Bai eta histerizatu eta neurotizatu ere. Eta masei zer egin eta nola jokatu erakutsi zieten. Zer oihukatu behar zuten ("Putasemeooook!" adb.) eta zer egin behar zen (besoa gora eta esku ahurra zabalik duen agur faxista, bi eskuekin oraingoan, eskumuturra bilduta besoak batetik bestera mehatxu moduan astindu, eta abar). HERRIAREN BATASUNArekin (espainiar herriarena jakina) BAT EGITEN laguntzen zuten errituzko imintzioak. Herri BAT, etsai BAT, irain-lelo BAT (Putasemeok). Espainia BAT eta HANDIA. Gora Espainia.
![]() |